Mastertent karpa sistema 60 segundoan zabaldu daiteke tresnarik erabili gabe.Batzerakoan ez dago zertan gaineko estalkia desmuntatu. Erraz eramaten da. Modulu sistema edukitzeak nahi beste luzatzeko aukera ematen du. Oso sendoa da eta aluminiozko egitura duenez, ez da hondatzen hotzagatik ; beroak ere ez du itxuraldatzen. Gaineko estalkiak aluminiozko egiturarekin bat egiten duen guneetan babesgarriak ditu estalkia ez urratzeko. Altuera aldatzekoa da inguru irregularretan jarri ahal izateko.
Zabaldutako karparen neurria :
1'5x3m-tik hasita 8x4m-ra bitartean
Pisua : 20'8kg-tik 81kg-ra
Batutakoan hartzen duen neurria:
32x20x154cm txikienak
45x76x200 cm handienak
Erretxina sintetikoz egindako egitura dute altzari hauek.Aproposak terrazetan jartzeko arinak eta aldi berean gogorrak direlako. Aulkiak nahi adina pilatu daitezke eta mahaiak ere tolesgarriak dira; beraz, erraz gorde daitezke erabili behar ez direnean. KETTAL etxearen garantiarekin lorategietarako altzarien katalogoa ikusgai daukazu gure erakusketan eta horietako altzari batzuk ere hortxe daude, probatu nahi izanez gero. Egurrezko altzariez gain, aluminioa eta Porotex ehuna darabiltenak eskaintzen dira, euri edo eguzkiagatik hondatzen ez direnak. Diseinu berritzaileak zein klasikoak, pilagarriak, oihala aldatzeko aukerarekin.
Karparen sendotasuna bermatu nahi bada, lurrera edo paretara finkatu daitezke behar diren neurriak hartuz.
Inguru txikiak babesteko edo inguru zabalei dotorezia eman eta leku atseginak sortzeko aproposak. Erraz zabaldu eta ixteko aukerak erabilgarriak egiten ditu kafetegi eta terrazetarako. Egitura finkorik jarri ezin denerako ere irtenbide egokia da.