Beso zuzena aproposa da leihoetarako, behar den inklinaziora moldatu daitekeelako. Aukeran badago lona tenkatzeko barruko muellea duen mekanismoa ere, haizeak lona astindu ez dezan.
Besoak lonaren azpian ezkutuan dituzten toldoak berorren azpian jendea erosoago ibiltzeko pentsatuta daude. Mota honetako toldoen artean hainbat modelo daude leku ezberdinetara egokitzeko .
Box modeloak duen kofre sistemak lona eta toldoaren mekanismoa babesten ditu toldoa itxita dagoenean eta horrela luzaroago irauten du. Oso itxura modernoa dauka eta erraz egokitzen da edozein tokitara. Box modeloan hainbat neurri daude,bai terraza txiki batentzat,bai oso handiak diren espazioentzat, tartean inolako trabarik jarri barik.
Toldo hau goitik behera zabaltzen da; leku haizetsuak babesteko eta portxeak ixteko erabiltzen da. Beste aldea ikusi ahal izateko leihoa jar dakioke. Goitik beherako toldo hau balkoietan ere jar daiteke intimitatea lortzeko. Horrelakoetan, argia pasatzen uzten duten screen motako oihalak dira erabilienak.
Goitik behera zabaltzen den toldoa da,eguzkiaren eta haizearen babesa lortzeko egokia.Sabaia duten balkoietan edo baranda duten portxeetan jartzeko erabiltzen da. Azpiko aldean 50 cm-ko beso labur batzuk dauzka barandari finkatzeko 2 posiziotan.
Kurbadun kapota sarritan erabiltzen da fatxadaren edertasuna nabarmentzeko estetikari uko egin gabe. Neurrira eginda egoten dira eta aluminio lakatuan amaituak. Tolesgarriak diren hiru, lau edo bost uztai izaten ditu.